wrapper

Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Azpeitiko Esklabak komentu zaharrean gazteentzako 48 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozesua hasteko agindua. Izena emateko epea asteazken honetan (azaroak 22)
Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune  bizi bat osatzen
Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea;
Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea; emaitzak bezainbesteko garrantzia izango du prozesuak berak.

Hain zuzen ere, Azpeitiko Haurren Kontseiluak egindako eskaera bati erantzungo dio zumitzezko jolasguneak. Herriko ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleek osatzen dute organo hori, eta haurrei ahotsa eta protagonismoa, erabakitzeko ahalmena eta erantzukizuna ematen die; aldi berean, haurrei entzunez hainbat gairi buruz sakontzeko prestutasuna hartzen du udalak.

Herri hezitzailea izateko konpromisoa ere badu Azpeitiak, eta, horren barruan, hitzarmena du Oinherri egitasmoarekin. Izan ere, udalak uste du haurrentzat ona bada, ona izango dela jendarte osoaren ongizatearentzat. Hala, herri hezitzaileko taldeak ekarritako jolasgunearen proposamena ontzat hartu du.

Asteotan, diseinuak prestatzen

Dagoeneko hasita dago prozesua, Garaion elkartea bidelagun hartuta. Urrian, ikastetxeetako zuzendaritza taldeei eman zitzaien proiektuaren berri; ondoren, bi orduko lansaioa egin zen hiru ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako tutore eta koordinatzaileekin, eta Garaioneko kideek lan-metodologia zein izango den eta parte-hartzea eta lanketa nola egingo diren azaldu zieten. Hurrengo urratsean, Haurren Kontseiluko hezitzaileak eta Garaioneko ordezkariak ikastetxeetan izan ziren, haurrei beraiei lan-metodologiari eta proiektuari buruzko informazio guztia emateko.

Asteotan, berriz, ikastetxe bakoitza bere geletan ari da lanketa egiten, gela bakoitzak (guztira hamasei dira) jolasgunearen diseinu baten zirriborroa prestatu beharko baitu. Finkatuta daude hurrengo pausoak ere.

• Azaroak 28: Haurren Kontseilua elkartu egingo da, eta Garaioneko kide eta hezitzaileen laguntzaz, zumitzezko jolasgunearen diseinua erabakiko dute prestatutako zirriborro guztien artetik.
• Abenduaren 11ko astean: Hezitzaileak gelaz gela joango dira, jolasgune biziaren diseinuaren aurkezpena egiteko Haurren Kontseiluko ordezkariekin batera.
• Urtarrilaren 22ko astea: Ikastetxeetako haurrek, Garaioneko kideekin batera, zumitzarekin landaketa egingo dute (zumea landatzeko garaia hostorik ez duenean da, abendutik martxora).
• Urtarrilaren 28a. Guraso eta herriko eragileekin batera LANDAKETA EGUNA izango da, jolas eta festa giroan.

Ikasleak arduratuko dira jolasgunea zaintzeaz, eta urtean behin udal brigadako langileek moztuko dituzte adarrak. Zumeak ura behar du, eta ureztatze sistema bat ere jarriko da.

Zumitzezko jolasgune biziaren proiektuaren bidez, hainbat helburu lortu nahi dira, besteak beste, naturari eta naturak ematen dizkigun baliabideei garrantzia ematea, jolasa naturalizatzea, partaidetza sustatzea, hezkidetza sustatzea, kulturartekotasuna indartzea eta balioa ematea eta betiko ohiturak ideia berritzaile batean batzea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information