Azaroaren 29an, Deskolonialitatea, gorputz-lurraldea defendatzeko solasaldia izango da, Micaella Carbajal Hondurasko mugimendu feministako kidearen eskutik. Abortua despenalizatzearen aldeko plataformako kidea da Carbajal, eta, bere esperientziatik abiatuta, gorputzaren defentsaz hitz egingo du, gorputza lehen lurralde gisa hartuta. Bere kontakizunean, emakumeen aurkako indarkerien eta lurraldeen arpilatzearen arteko lotura azalduko du. Lumaltik Herritik elkartearekin elkarlanean antolatuko da hitzaldia.
Abenduaren 11an, berriz, Genero indarkeria adineko emakumeen kontra: ezkutuko errealitatea ezagutzen hitzaldia izango da. Pepa Bojó psikologo feministak eskainiko du. Urte luzez, indarkeria jasandako emakumeekin aritu da terapia lanetan, eta hainbat ahalduntze eskolatan eman izan du prestakuntza. Baigera elkartearekin elkarlanean antolatuko da saio hori.