wrapper

Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan
Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa jarri da abian
Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak batu ditu hainbat eragile, ikastetxe eta udala egitasmo berri honetara, Udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta
Euskararen normalkuntza tokiko hedabideen bidez sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute UKTk
Azpeitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak hitzarmena sinatu berri dute, beste urte batez, tokiko hedabideen bidez euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko helburuz. UKTren helburua da Urola Kostako herritarren eta eragileen informazio

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Euskalerria auzoko errepidea astelehenean ere itxita izango da

Euskalerria auzoko errepidea astelehenean ere itxita izango da

Atzo eta gaur artean, Azpeitiko Udala Euskalerria auzoko skate parke zaharrean egiten ari den obren baitan, aparkaleku ondoko errepidea asfaltatzea aurreikusia zuen. Euria dela-eta, ordea, ezin izan dira asafatatze lan guztiak burutu eta asteburuan, behin-behineko pasoa jarriko bada ere, astelehenean jarraituko dute lanekin, eguraldiak laguntzen badu. Beraz, astelehenean ere trafikoan aldaketak izango dira eta ezingo da Jim Clarck aurretik pasatu. Horren ordez, epaitegi aurreko aparkalekutik egongo da pasoa ibilgailuentzat. Obrek ekar ditzaketen eragozpen eta nahigabeak ahalik eta txikienak izan daitezen lan egingo du udalak eta aurrez barkamena eskatu nahi du zor litezkeen arazoengatik. Gehiago irakurri
Haur eta nerabeentzako zerbitzuak, berriro martxan

Haur eta nerabeentzako zerbitzuak, berriro martxan

Udako oporraldiaren ostean, berriro ere abian jarriko dira haur eta gaztetxoentzako udal zerbitzuak: urriaren 2an zabalduko dira ludotekak, eta urriaren 3an gaztelekua. Egun hauetan, gaztelekuko hezitzaileak ikastetxeetan izan dira DBH1eko ikasleei gaztelekuko zerbitzuak aurkezten; era berean, HH5eko ikasleak ludoteketetan izan dira bisitan, zerbitzua bertatik bertara ezagutu dezaten. Gehiago irakurri
Etxebizitzetako energia eraginkortasuna, kontserbazioa eta irisgarritasuna hobetzeko laguntzak abian jarri ditu udalak

Etxebizitzetako energia eraginkortasuna, kontserbazioa eta irisgarritasuna hobetzeko laguntzak abian jarri ditu udalak

Etxebizitza zein etxe-atarietako hobekuntzak lagunduko ditu diruz udalak; urriaren 30 izango da eskaerak aurkezteko epea. Laguntzen inguruko xehetasun gehiago jasotzeko Enparan kaleko Etxebizitza Bulegora jo dezakete herritarrek Gehiago irakurri
Skate ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Skate ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Azpeitiko Udalak Emakume Txokoko ekintzen baitan, Skate ikastaroa eta ikuskizuna antolatu ditu irailaren 30erako. Ikastaroaren helburua, skateari buruzko iritziak eta ikuspegi anitzak partekatzea da. Skater estereotipoa aztertuko da eta kultura skater horretan, emakumeen papera zein izan ohi den aztertuko da. Gainera, skate parka,emakumen et feminismoz beteko da. Izen ematea, irailaren 27ra arte izango da zabalik Emakume Txokoan.  Gehiago irakurri
Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren inguruko mozioa onartu da aho batez

Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren inguruko mozioa onartu da aho batez

Atzoko iraileko plenoan aho batez onartu zen hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren inguruko mozioa. Hala ere, EH Bilduk, salaketaz harago, bi puntualizazio egin zituen. Zehazki, Aitor Larrañaga Euskara Batzordeburuak honakoa gaineratu nahi izan zuen: "Udal honek konpromisoa hartzen du hizkuntzaren normalizazioan eragile izateko, eta dagokionari eskatzeko euskara babesteko eta sustatzeko lege babesa garatu eta onartu dezala; eta, udalak konpromisoa hartzen du bere jardunean zeharkakotasunez euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko. Lanean jarraituko dugu zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza euskara izan dadin".  Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information