wrapper

Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,
Azpeitia duinago, aktiboago, iraunkorrago, bizigarriago eta errotuago baterako agintaldi plana
"Nolako herria nahi dugu azpeitiarrok etorkizunean?". Azpeitiko udal gobernuaren ustez, hauxe da galdera horren erantzuna: duinagoa, aktiboagoa, iraunkorragoa, bizigarriagoa eta errotuagoa. Bost ezaugarri horiek iparrorratz gisa hartuta, eta

etxebizitza bulegoa

Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean

Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean

Udaltzaingoak aholkatu du ibai ondoan dauden lur azpiko garaje guztietatik ateratzeko ibilgailuak. Iraurgi ikastetxearen Santutxoko eraikineko aparkalekua irekita egongo da hara eraman ahal izateko ibilgailuak. Gehiago irakurri
Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Foru Pasealekuan

Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Foru Pasealekuan

Joan den azaroaren 22an, haizeak bota zuen Done Jakue kalean zegoen Gernikako arbola. Zuhaitz historikoa zen, duela ehun urte baino gehiago landatu baitzuten. Imanol Eliasen Efemerideak liburuan ageri denez, 1905ean ekarri zuten Gernikako arbolaren kimua herrira, eta 1912an erabaki zuten Done Jakuen jartzea.Zuhaitza erori egin zela jakin ostean, herritar batek Azpeitiko Udalari jakinarazi zion etxean Gernikako arbolaren bi kimu zituela, eta prest zegoela bat emateko udalak landa zezan. Gehiago irakurri
Martxoaren 4an zabalduko dute igeriketako ikastaroetan izena emateko epea

Martxoaren 4an zabalduko dute igeriketako ikastaroetan izena emateko epea

Martxoaren 4tik 8ra bitartean izango da hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Hiruhileko horretan, haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko dute, larunbatetan. Gehiago irakurri
Hasi dira kalistenia parkea egiten

Hasi dira kalistenia parkea egiten

Kirol azpiegituren eskaintza zabala du Azpeitiak; gero eta kirol mota gehiago praktikatzeko aukera dago herrian. Azpiegituren zerrenda horretan, beste bat izango du laster. Izan ere, herritar talde baten eskaerari erantzunez, kalistenia parkea egiten hasi da udala Loiolako Ignazio Etorbidean. Gehiago irakurri
Markesina berriak jarriko dituzte Julian Elortzako eta Tren Museoko geltokietan

Markesina berriak jarriko dituzte Julian Elortzako eta Tren Museoko geltokietan

Egoera txarrean zeuden bi autobus geltokiak, eta aste honetan kenduko dituzte. Berriak, berriz, datorren astean jartzea aurreikusten dute. Bien bitartean, karpa bat eta eserleku bat jarriko ditu udalak geltokietan, jendea aterpean egon dadin autobusaren zain. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information