
- 15/11/2023
Jolasaren garrantziaz arituko dira azaroaren 23an
Azaroaren 23an, Jolasaren garrantzia haurtzaroan hitzaldia izango da Basazabal jauregian, 18:00etan. Jolasaren bueltan, hainbat gai landuko dituzte. Alde batetik, haurren komunikatzeko moduetako bat jolasa dela kontuan hartuz, haien bizitzetan zer leku izan behar duen azalduko dute. Bestetik, haurren egunerokotasunean jolasa zergatik den hain garrantzitsua kontatuko dute; horrez, gain, gurasoek haurren jolasean izan beharreko rolaz arituko dira. Gehiago irakurri
- 15/11/2023
Kantuz gogoratuko dute Joanes Antxieta larunbatean
Joanes Antxieta musikari azpeitiarraren heriotzaren bosgarren mendeurreneko ekitaldian barruan, kontzertua izango da larunbatean, Frantziskanetako elizan. Urko Sangroniz zuzendariaren gidaritzapean, han izango dira Vandalia ahotsak, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua, Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatza, eta Azketa eta Parrokiko abesbatzak. 19:00etan hasiko da emanaldia. Gehiago irakurri
- 14/11/2023
LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta herri bizigarriagoa lortzeko egitasmoa hasi du udalak
Eihera kooperatibaren laguntzaz, herriko LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta ekintza-plan bat osatu nahi du Azpeitiko Udalak. Helburua da pertsona horien bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika zehatzak diseinatu ahal izatea. Egitasmoak hainbat fase izango ditu: hasteko, herriko LGTBI+ pertsona, eragile feminista, elkarte eta norbanako ezberdinekin bilduko dira Eiherako teknikariak, kolektiboaren behar, aldarrikapen eta ikuspegiak jasotzeko. Ondoren, udaleko sailekin lan-saioak egingo dira, administrazioaren barruan dauden muga, zailtasun eta aukerak arakatzeko. Azkenik, egindako ibilbidearen berri eman, eta sortutako neurri eta politiken aurkezpena egingo da. Gehiago irakurri
- 13/11/2023
Ikasketen homologazioari buruzko saioa izango da azaroaren 20an
Azaroaren 20an, astelehena, 15:30ean, Azpeitiko Udalak antolatuta, atzerriko ikasketen homologaziorako informazio saioa eskainiko dute Bidez Bide elkarteko kideek. Beren jatorrizko herrialdeetan egindako ikasketak baliozkotu nahi dituzten pertsonei bideratutako saioa da. Hau da, ikasketak egin izanaren agiriaren onarpen ofiziala nola lortu azalduko da. Gehiago irakurri
- 09/11/2023
Perretxikoko aparkalekua, berriro zabalik
Urriaren erdialdean hasi zituzten Perretxikoa izenez ezagutzen zen eraikina eraisteko lanak (Jose Artetxe kalean), eta, ordutik, itxita egon da eraikinaren ondoko aparkalekua. Behin botata, berriro ere autoak aparkatzeko aukera egongo da. Gune horretan, adinekoentzako zentroa egingo da, baina lanak hasi bitartean aparkalekua izaten jarraituko du. Gehiago irakurriDatozenak
03
Abe
Soreasu antzokian