wrapper

Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Azpeitiko Esklabak komentu zaharrean gazteentzako 48 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozesua hasteko agindua. Izena emateko epea asteazken honetan (azaroak 22)
Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune  bizi bat osatzen
Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea;
Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

Nafarroan eraildako 7 urteko haurraren hilketa salatu nahi du udalak. Indarkeria bikarioko kasua dela egiaztatuko balitz, hamabi lirateke 2003tik Euskal Herrian bortxa matxistaren ondorioz hildako haurrak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak. Gehiago irakurri
Eguraldiagatik, astelehenera atzeratu dituzte Oñazko errepideko lanak

Eguraldiagatik, astelehenera atzeratu dituzte Oñazko errepideko lanak

Eguraldi txarra dago iragarrita biharko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenera (azaroak 13) atzeratu ditu Oñazko errepideko lanak. Astelehenean, asfaltatze lanak egingo dituzte GI-3181 errepideko 2,850 eta 2,890 KP-en artean. Lan horiek egiteko, errepidea itxita egingo da ordu tarte batzuetan. Hain zuzen ere, 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik eta 18:00etara arituko dira lanean, eta bizilagunei goizeko lehenengo orduan, eguerdian eta lanak bukatutakoan bakarrik utziko zaie handik igarotzen. Gehiago irakurri
Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Azaroko ohiko udalbatzarra egin dute gaur, eta EH Bilduko nahiz EAJko zinegotzien adostasunarekin onartu dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa. Besteak beste, bi dokumentu biltzen ditu protokoloak: alde batetik, indarkeria matxista kasuetan emakumeen arreta hobetzeko erakundeen arteko (Azpeitiko Udala, Osakidetza eta Ertzaintza) koordinazioa nola egin zehazten duen dokumentua, eta, bestetik, udalak indarkeria matxista kasuen aurrean salaketa publikoa egiteko gauzatu beharreko jarduketei buruzko dokumentua. Gehiago irakurri
Txorizoa, ardoa eta gazta dastatzeko aukera izango da 16. Ardo Dastaketa Egunean

Txorizoa, ardoa eta gazta dastatzeko aukera izango da 16. Ardo Dastaketa Egunean

Ardoa eta txorizoa izango dira protagonista, larunbatean, Azpeitiko plazan: 16. aldiz egingo da Ardo Dastaketa Eguna, eta hamalau upategik parte hartuko dute. Horrekin batera, 9. Euskal Herriko Txorizo Egosi Lehiaketa ere izango da, eta 22 harategi ariko dira lehian. Gaur eman dituzte egitarauari buruzko xehetasunak Mikel Odriozola Azpeitiko Udaleko Festa batzordeburuak, Valentin Odriozola Edertoko ordezkariak, Ainhoa Maiztegi Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kideak eta Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldeko ordezkariek. Gehiago irakurri
Jordi Savall eta Les Concert des Nations ikustera joateko autobusa, doan

Jordi Savall eta Les Concert des Nations ikustera joateko autobusa, doan

Kursaal Eskura egitasmoari esker, autobusa egongo da Jordi Savall zuzendariak eta Le Concert des Nations orkestrak Donostiako Kursaalen eskainiko duten kontzerturako. Kontzertua azaroaren 14an, asteartea, izango da, 19:30ean. Hara joateko autobusa, berriz, 18:15ean aterako da anbulatorio aurretik. Autobusa doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena ematea, azaroaren 8a baino lehen. Izena emateko, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943157068 zenbakira deitu behar da. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information