wrapper

Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Azpeitiko Esklabak komentu zaharrean gazteentzako 48 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozesua hasteko agindua. Izena emateko epea asteazken honetan (azaroak 22)
Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune  bizi bat osatzen
Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea;
Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Asteartean, azaroak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da

Asteartean, azaroak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da

Datorren asteartean, azaroak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da; 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa landuko da. Gehiago irakurri
Aurrekontu parte hartzaileetan, aurrez aurreko batzarrak indartuko ditu Azpeitiko Udalak

Aurrekontu parte hartzaileetan, aurrez aurreko batzarrak indartuko ditu Azpeitiko Udalak

Aurrekontuak eta parte-hartzea lotuta doaz Azpeitian. Azken urteetan, hainbat bide jarri izan ditu udalak herritarren ekarpenak jasotzeko, eta lan egiteko modu hori indartu egingo du aurten, aurrez aurreko harremanei garrantzi handiagoa emanez. Hain zuzen ere, landa eremuko auzoetan ez ezik, herrigunekoetan ere batzarrak antolatu ditu. Hamaika izango dira guztira: Aratz-errekan, Loiolan, Urrestilan, Matxinbentan, Nuarben, Lasaon, Oñatzen, Elosiagan, Sanjuandegin, Alde Zaharrean eta erdigunean. Gehiago irakurri
Abian da txikizkako merkataritzari laguntzeko zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa

Abian da txikizkako merkataritzari laguntzeko zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa

Merkatuei, hirigune komertzialei, salerosketa ez-sedentarioari eta merkaturatzeko bideei laguntzeko NEXT funtsen barruan, Azpeitiko Udalak zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa jarri du martxan. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 14an amaituko da. Gehiago irakurri
Trikitia izango da aurtengo haurren karrozaren gaia

Trikitia izango da aurtengo haurren karrozaren gaia

Urtarrilaren 20an, San Sebastian Egunez, Azpeitian egiten den haurren danborrada dela eta, Azpeitiko Udalak datorren urterako karrozaren diseinua egiteko proiektuen lehiaketa antolatu du. Trikitia izango da karrozaren gaia, eta azaroaren 30erako aurkeztu beharko dira proiektuak. Gehiago irakurri
Adimen emozionalari buruzko tailerra, Basazabalen

Adimen emozionalari buruzko tailerra, Basazabalen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programaren barruan, adimen emozionalari buruzko tailer bat antolatu du Azpeitiko Udalak. Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana? galdera izango dute ardatz partaideek. Azaroaren 8an izango da, 17:30etik 20:30era, Basazabalen. 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Ainhoa Urretagoienak gidatuko du. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information