
- 31/10/2023
Agerraldi jendetsua, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko
Herriko hainbat eragilek eta herritarrek agerraldia egin zuten, atzo, Azoka plazan, hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko azkenaldian izan diren epaiak salatzeko. “Nahikoa da! esateko bildu gara Azoka plazan. Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu, edozein alorretan bizi ere. Euskaldunok horretarako eskubidea dugu, eta hori ahalbidetzeko neurriak hartzen gabiltza”, esan zuten. Horrek ez dakarrela euskaldun ez direnen eskubideak murriztea gaineratu zuten. Gehiago irakurri
- 31/10/2023
Santo Tomas egunean postuak jartzeko eskaerak, azaroaren 15era arte
Santo Tomas egunean txorizo postua jarri nahi dutenek nahiz barazki, fruta, lore, ogi edo etxeko produktuen posturen bat jarri nahi dutenek azaroaren 15a baino lehen egin beharko dute eskaera. Udalaren web orriaren bidez egin daiteke tramitazioa, edo, bestela, aurrez aurre, udaletxean. Gehiago irakurri
- 30/10/2023
Zabalik dago Kirol sarietarako hautagaiak aurkezteko epea
Ohi bezala, Azpeitiko Udalak, Kirol Mahaiaren lankidetzarekin, Kirol sariak banatuko ditu abenduan, eta hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Azaroaren 15era arteko epea izango dute kirol taldeek nahiz herritarrek beren proposamenak egiteko. Gehiago irakurri
- 30/10/2023
Santu Guztien Egunari begira, aldaketak hilerrirako bidean
Santu Guztien Eguna da asteazkenean, azaroak 1, eta hilerrirako bidean ohi baino trafiko handiagoa egongo denez, errepidea egokitu egingo da. Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea hilerrira igotzeko noranzkorako bakarrik izango da irekita. Jaitsiera, Takolo baserritik behera, Etxe Alai kaletik, egin beharko da. Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik. Hilerri aurreko ohiko aparkaleku txikiaz gain, Sakona etxaldean autoak uzteko aukera ere izango da. Era berean, azaroaren 2ra arte, komun bat jarriko da hilerrian. Gehiago irakurri
- 30/10/2023
Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua
2012tik eskaintzen du Azpeitiko Emakumeen Txokoak hezkuntza eta sexualitate aholkularitza zerbitzua. Hasieratik, herritarren kezkak eta nahigabeak bideratzeko asmoa izan du, betiere genero ikuspegia kontutan hartuta. Ikasturte honetan, zerbitzua eraberrituta eta izen berriarekin dator: Lardaxka sexu, genero eta bikote aholkularitza izenpean hasiko da martxan. Gehiago irakurriDatozenak
03
Abe
Soreasu antzokian