wrapper

Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan
Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Azpeitiko Esklabak komentu zaharrean gazteentzako 48 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozesua hasteko agindua. Izena emateko epea asteazken honetan (azaroak 22)
Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune  bizi bat osatzen
Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea;
Esklabetako alokairurako 48 etxebizitzen obrak bide onetik doaz
Etxebizitza horietan bizitzeko interesa dutenek, Etxebiden alokairurako aukeran alta emanda egon behar dute; Azpeitian erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren ondorioz, esklabetan

AzpeitiaOroimena

plangintza orokorra eu

Antxietaren bizitzan sakonduz

Antxietaren bizitzan sakonduz

500 urte dira Joanes Antxieta musika konpositore azpeitiarra hil zenetik, eta haren bizitza hobeto ezagutzeko aukera izan zen, atzo, Basazabal jauregian. Dozenaka herritar elkartu ziren, eta Ignacio Arakistain musikari eta ikertzaile azpeitiarrak gidatuta, Antxietaren bizitzaren hainbat alderdi jorratu zituzten zenbait adituk: Ion Bagues Eresbil Musikaren Euskal Artxiboko zuzendari ohi eta euskal ondarearen adituak Antxietaren biografiaren xehetasunak eman zituen; Pello Leiñena Eresbileko gaur egungo zuzendariak Antxietari eskainita sortu berri duten web orria aurkeztu zuen; eta Iñigo Alberdi Bilboko Koral elkarteko zuzendariak Antxietaren ondarea kudeatzeko proposamen batzuk egin zituen. Gehiago irakurri
Mugen digitalizazioari buruzko bilerak egingo dira azaroaren 8an

Mugen digitalizazioari buruzko bilerak egingo dira azaroaren 8an

Landa lurren mugak zehaztu, eguneratu eta digitalizatzeko lanetan ari da Azpeitiko Udala, mugen gaineko ezagutza bermatzeko asmoz. Horretarako, azaroaren 8an, 11:00etan eta 18:00etan, bilerak egingo ditu udalerriko 02, 03, 04 eta 06 poligonoetako landa lursailen jabeekin, Azoka Plazako lehen solairuko eraikinean. Gehiago irakurri
Hasi dituzte Karmelo Etxegaraiko patioko lanak

Hasi dituzte Karmelo Etxegaraiko patioko lanak

Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako eraikinean (Euskalerriako eraikina) jolas eremua hobetzeko lanak hasi dituzte. Besteak beste, jolastokiaren zati bat estali egingo dute. Udalak lizitaziora atera zuen proiektua, eta Construcciones Urbitarte enpresak lortu zuen esleipena. Bi lotetan banatuta egingo dira lanak. Lehenengoan, Haur Hezkuntzako eraikineko patioaren zati bat estaliko du enpresak, lau hilabeteko epean; bigarrengoan, berriz, eraikinaren jolasgunea hobetzeko lanak egingo ditu, inklusibitate irizpideekin, eta bi hilabeteko epea izango du. Gehiago irakurri
Kiroldegiko jolaserako gunea irekita egongo da asteburuetan eta jaiegunetan

Kiroldegiko jolaserako gunea irekita egongo da asteburuetan eta jaiegunetan

Haur txikiek jolastu ahal izateko, estalitako gune bat egokitu zuen iaz udalak kiroldegian. Balorazio oso ona izan du zerbitzuak, eta aurten ere zabalik egongo da. Asteburuetan eta jaiegunetan irekiko dute: larunbatetan eta igandeetan, 11:00etatik 19:00etara, eta jaiegunetan, 11:00etatik 12:30era. Gehiago irakurri
Landa auzoetan zaintza lanetan aritzen direnak ere, auzo-taxi programako onuradun

Landa auzoetan zaintza lanetan aritzen direnak ere, auzo-taxi programako onuradun

Auzo-taxi programako onuradun izateko, orain arte ezinbesteko baldintza zen herriko auzo jakin batzuetan (Aratz-Erreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Loiola, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz, Oñatz bidea eta Urrestilla) erroldatuta egotea. Aurrerantzean, auzo horietan premia bereziak dituzten pertsonak zaintzen lan egiten dutenek ere izango dute aukera, bai eta gizartze zerbitzuen sailetik eratorritako kasuek ere. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information