
- 25/10/2023
Bi eguneko jaialdia, tubaren bueltan
Tempo di Divertimento leloa izango du 13. Tuba jaialdiak. Ostiralean eta larunbatean izango da, eta hainbat ekintza antolatu dituzte tubaz gozatzeko. Gehiago irakurri
- 24/10/2023
Badon* lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista aurtengo Euskal Antzerki Topaketetan
Azaroaren 2an hasiko da Euskal Antzerki Topaketen 41. edizioa, eta azaroaren 23ra artean, dozena bat emanaldi baino gehiago ikusteko aukera izango da. Azpeitiko Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean eta kalean izango dira emanaldiak. Konpainia profesionalen nahiz talde amateurren lanek osatuko dute egitaraua; horrez gain, aurten garrantzi berezia emango zaio eskola antzerkiari. Gehiago irakurri
- 24/10/2023
Behobia-Donostia lasterketara autobusez joateko aukera
Azaroaren 12an izango da Behobia-Donostia lasterketa, eta autobus zerbitzua eskainiko du Azpeitiko Udalak korrikalariak Behobiako irteerara eramateko. Hau da, joaneko zerbitzua bakarrik izango da, eta itzulera norbere kontu izango da. Autobusean joan nahi dutenek igerilekuan eman behar dute izena. 55 laguntzentzat egongo da tokia, eta 6 euro ordaindu beharko da. Lasterketaren egunean, 7:30ean aterako da autobusa, anbulatoriotik. Gehiago irakurri
- 23/10/2023
Udalak autobusa antolatu du azaroaren 4ko manifestaziorako
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiaren aurrean, euskalgintzak manifestazioa antolatu du azaroaren 4rako. Bilbon izango da, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako udalek, Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Euskararen Aldeko Lanak Zestoan elkarteak autobusa antolatu dute hara joateko. Azpeititik 15:15ean aterako da autobusa, anbulatorio aurretik, eta 5 euro ordaindu beharko da. Txartelak Sanagustin kulturgunean daude salgai. Gehiago irakurri
- 19/10/2023
Bularreko minbiziaren aurka bat eginda
Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Mundu Eguna da eta Azpeitiko Udalak eta Osasun Ibilbideak programak bat egin nahi izan dute egun horrekin. Udalak lazo arrosa jarri du udaletxeko balkoian gaixotasuna pasatzen ari diren azpeitiarrei bere elkartasuna adierazteko. Osasun Ibilbideak egitasmoak, berriz, mugimendua osasuna dela aldarrikatzeko kideek astean bitan egiten duten ibilaldietako bat aprobetxatu du ospakizunarekin bat egiteko eta jarduera arrosaz janzteko. Asteari bukaera emateko. datorren larunbatean, urriak 21, Azpeitiko I. Zumbatoi-Solidarioa antolatu da, eta bildutako dirua Azpeitiko Minbiziaren Aurkako Elkartearentzat izango da. I. Zumbatoi-Solidarioa(urriak 21) / Urola ikastolako gune-estalia • 17:00-17:45 Zumba-familian (6-11 urte) • 18:00-20:00 Zumbatoia (12 urtetik gorakoentzat) Gehiago irakurriDatozenak
03
Abe
Soreasu antzokian