
- 19/10/2023
Adierazpen Instituzionala: euskara lehenesten jarraituko du Azpeitiko Udalak
Herenegun jakin genuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin dituela Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu. Udal Legea garatzen du dekretuak, eta hizkuntza ofizialen erabilera arautzen du. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak uztailean Udal Legeari buruz emandako epaiaren ostean, Dekretuaren aurka egin du Auzitegi Nagusiak. Epai hauek euskararen ofizialtasunabera ere zalantzan jartzen dute, askotan Udal Legeak arautzen ez dituenak ereaurreikusiz, modu prebentiboan. Horregatik, Azpeitiko Udalean ordezkaritza duten bi alderdien honako adierazpena adostu dute. Gehiago irakurri
- 19/10/2023
Hasi dira Perretxikoa eraisteko lanak
Jose Artetxe kalean dagoen Perretxikoa bezala ezaguna den eraikina eraisteko lanak hasi ditu udalak. Atzotik eraikinaren ondoan egokitutako aparkalekua itxita dago, ingurua hesituta dagoelako eta eraiste lanak hasiko dituzte laster. Lanak Altuna y Uria enpresak egingo ditu eta 86.104,60€ko aurrekontua du. Hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da eta denbora horretan ingurua ez da erabilgarri egongo. Eraikina eraitsitakoan, behin-behinean eta etorkizuneko adinekoentzako zentroa egin bitartean aparkalekua izaten jarraituko du. Gehiago irakurri
- 18/10/2023
Psikologo zerbitzu berria, azpeitiarren ongizate emozionala hobetzeko
Gizarte zerbitzuen lokalean, zerbitzu berri eta berritzaile bat jarri du martxan Azpeitiko Udalak: psikologo zerbitzua. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Nagore Alkorta alkateak esan du kezka batetik etorritako zerbitzua dela. “Udaleko gizarte zerbitzuetako gizarte langileek eta anbulatoriokoek ikusten zuten ondoez emozionala duten azpeitiarren kopurua handitzen ari dela, gero eta antsietate, larritasun eta bakardade arazo gehiago daudela, batik bat COVID-19aren pandemiaz geroztik”. Gehiago irakurri
- 17/10/2023
Lehen sorospen ikastaroa eta Haurtzaroaren Astea egingo dira
Astelehenean hasiko da DYAk, Azpeitiko Udalaren laguntzaz, lehen sorospenei buruz antolatu duen ikastaroa. Azaroko asteazkenetan, berriz, haurren zaintzaz arduratzen diren pertsonei zuzendutako saioak izango dira. Gehiago irakurri
- 13/10/2023
Hasi dituzte Madalena inguruan tokiko landare espezieen inguruko sentsibilizaziorako gunea sortzeko lanak
Madalenako ermitaren atzealdeko maldako lur publikoa berreskuratzeko proiektua abian da. Sasitza kentzen aritu dira egunotan, eta makinekin hasiko dira lanean laster. Gune horretan, udal jabetzakoak diren landa lurrak berroneratu, bertako baso landareak ugaltzeko eremu bat egituratu eta gizartearen sentsibilizazioa sustatuko duen leku bat antolatu nahi dira. Gehiago irakurriDatozenak
03
Abe
Soreasu antzokian