
- 11/10/2023
Negozio ideia aztertzeko edo jarduera abian jartzeko ekintzaileentzako dirulaguntzen deialdia irekiko da urriaren 16an
Urriaren 16tik 31era bitartean egin ditzakete eskualdeko ekintzaileek eskaerak Azpeitiko Udalean. Hautatutako ekintzaileen tutorizazio prozesua azaroaren 7an hasiko da. Gehiago irakurri
- 09/10/2023
Sanjuandegiko Baigera II jubilatuen taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa publikoa abiatu du udalak
Azpeitiko Udalak Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian duen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketa publikora atera berri du. Hala, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok, bere proposamena aurkezteko aukera izango du, urriaren 23a bitartean. Gehiago irakurri
- 09/10/2023
Amaitzear da Sustapen Ekonomikorako laguntzen deialdira aurkezteko epea
Aurrekontuetan onartu bezala, Azpeitiko Udalak 400.000 euro bideratuko ditu aurten Sustapen Ekonomikorako laguntzetara. Helburua da ehun ekonomikoa osatzen duten askotariko sektoreei eta herritarren kontratazioei laguntzea. Urriaren 16ra arte eska daitezke laguntzak. Gehiago irakurri
- 06/10/2023
Finlandiako ikasleak, udaletxean
Nagore Alkorta alkateak eta Ander Larrañaga zinegotziak harrera egin diete gaur eguerdian Finlandiako ikasleei. Erasmus + programaren bidez, Urola ikastola BHIra etorri dira ikasleak, eta sei egun egingo dituzte Azpeitian. Zinema eta kultura oinarri hartuta ari dira elkarlanean, eta, besteak beste, Sanagustin kulturgunea eta Dinamoa ezagutuko dituzte Azpetian egingo duten egonaldian. Gehiago irakurri
- 05/10/2023
Nagore Alkorta: “Sententziak ez dio erreferentziarik egiten Corrugadosen jarduera berriz martxan jartzeko aukerari”
Donostiako Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko epaitegiak emandako sententziaren harira, agerraldia egin du gaur arratsaldean Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. 2021eko irailaren 15ean sinatu zuen alkate-dekretua baliogabetua izan ostean, iragarri du errekurtsoa jarriko duela udalak datozen egunotan. Gehiago irakurriDatozenak
03
Abe
Soreasu antzokian