
- 24/11/2023
Denon Bizitzak Erdigunean plataformak deitutako elkarretaratzean parte hartzera dei egin du udalak
2003tik, emakumeon aurkako indarkeria matxistari buruzko datuak jasotzen hasi zirenetik, 121 emakume eta 12 haur erail dituzte Euskal Herrian, eta, aurtengo azaroaren 25ean, bereziki gogoan hartu nahi ditugu haiek guztiak. Urteak daramatzagu indarkeriari maskara kentzen, sistema patriarkal sendo baten ondorio baita, eta, Azpeitia ere ez baitago hartatik salbu. Horren adierazgarri da, 2023. urtean, momentuz, 16 kasu artatu direla Gizarte Zerbitzuetan indarkeria matxistagatik. Gehiago irakurri
- 23/11/2023
Jostailu ez-sexisten gidaren zabalpena egingo da aurten ere
Jostailu ez-sexistak aukeratzeko gida argitaratu zuen duela urte batzuk Azpeitiko Udalak, eta, aurten ere, haren hedapena egingo du digitalki; besteak beste, ikastetxeetara eta ludoteketara bidaliko du. Gidak jolas eta jostailu sexistak zer diren azaltzen du. Era berean, jostailuak aukeratzeko irizpideak biltzen ditu, adina, oparitu beharreko kopurua eta beste faktore batzuk kontuan hartuz. Gehiago irakurri
- 22/11/2023
Astelehenean zabalduko dute haurren igeriketako ikastaroetan izena emateko epea
Azaroaren 27tik abenduaren 1era eman ahal izango da izena haurren igeriketako ikastaroetan. Urtarrilaren 8an hasi, eta martxoaren 22an amaituko dira ikastaroak. Gehiago irakurri
- 21/11/2023
Igandera arte eman daiteke Kirol sarietarako botoa
Abenduaren 16an banatuko dira aurtengo Kirol sariak. Hiru kategoria egongo dira: Urteko Kirolaria gizonezkoetan eta emakumezkoetan eta Urteko Boluntarioa. Kirol taldeek nahiz herritarrek egindako proposamenekin osatu dira hautagaien zerrendak, eta igandera arte eman daiteke botoa. Boto-ontzi bana dago kiroldegian eta igerilekuan, eta posta bidez ere eman daiteke botoa, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita. Gehiago irakurri
- 20/11/2023
Elkarretaratzea eta hitzaldiak izango dira Azaroaren 25aren bueltan
Larunbatean izango da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Azpeitiko Udalak hainbat ekimen prestatu ditu herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean. Larunbatean bertan izango da horietako lehena: 12:00etan, elkarretaratzea egingo da plazan, Denon Bizitzak Erdigunean plataformako kideek antolatuta. Ondoren, azaroaren 30eko greba feminista orokorrera atxikitzeko argazki erraldoia aterako da. Gehiago irakurriDatozenak
03
Abe
Soreasu antzokian