wrapper

Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,
Azpeitia duinago, aktiboago, iraunkorrago, bizigarriago eta errotuago baterako agintaldi plana
"Nolako herria nahi dugu azpeitiarrok etorkizunean?". Azpeitiko udal gobernuaren ustez, hauxe da galdera horren erantzuna: duinagoa, aktiboagoa, iraunkorragoa, bizigarriagoa eta errotuagoa. Bost ezaugarri horiek iparrorratz gisa hartuta, eta

etxebizitza bulegoa

Adierazpen instituzionala: Euskararen Eguna

Adierazpen instituzionala: Euskararen Eguna

Igandean, abenduak 3, Euskararen Eguna izango da, eta Azpeitiko Udalak, aho batez, UEMAren adierazpen bateratuarekin bat egin du. Gehiago irakurri
Amillubi proiektuaren babesleetako bat da Azpeitiko Udala

Amillubi proiektuaren babesleetako bat da Azpeitiko Udala

Ostiralean aurkeztuko dute Amillubi Lurra Taupaka proiektua Azpeitiko Azoka Plazan, 19:00etan. Biolurren egitasmoa da, eta sustatzaileetako bat da Azpeitiko Udala. Gehiago irakurri
Gabonetan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute haur eta gazteek

Gabonetan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute haur eta gazteek

Gainean dira aurtengo Gabonak, eta Udal Gazteria Sailak hainbat ekintza antolatu ditu. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an izango dira bai ludotekek antolatutakok, bai Gaztelekuak antolatutakoak. Ludotekek goiz ekintzak eta egunpasa bat antolatu dituzte; Gaztelekuak, berriz, goizez zein arratsaldez egingo ditu ekintzak. Gehiago irakurri
‘Hi! Selfie’ ekintza egingo dute Jostarratz egitasmoko lehen saioan

‘Hi! Selfie’ ekintza egingo dute Jostarratz egitasmoko lehen saioan

Iazko ikasturtean jarri zuten martxan herriko ludotekek Jostarratz ekimena. Haren helburua da herriko haur zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea, eta, horrekin batera, haurren eta helduen arteko harreman parekideak sortzea. Gehiago irakurri
Gaztelekuko eta ludoteketako hezitzaileek solasaldiak egingo dituzte haur eta nerabeen gurasoekin

Gaztelekuko eta ludoteketako hezitzaileek solasaldiak egingo dituzte haur eta nerabeen gurasoekin

Aurreko ikasturtean, nerabeen gurasoekin ibilbide bat hasi zuen udalak, hainbat helbururekin: batetik, Gaztelekuko hezitzaileen eta nerabeen gurasoen arteko elkar ezagutza ahalbidetu nahi zen; bestetik, informazioa trukatzeko aukera eman; eta, horrez gain, nerabeen gurasoek izan zitzaketen beharrak identifikatu nahi ziren. Hori lortzeko, hainbat bilera zein formazio saio egin ziren, eta garbi ikusi zen gurasoek euren eta Gaztelekuko hezitzaileen arteko topagune baten beharra zutela. Ikasturte honetan, behar hori asetzeari ekingo zaio. Lehen saioa azaroaren 28an, asteartean, izango da, 18.00etan, Azoka Plazako aretoan. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information