wrapper

Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,
Azpeitia duinago, aktiboago, iraunkorrago, bizigarriago eta errotuago baterako agintaldi plana
"Nolako herria nahi dugu azpeitiarrok etorkizunean?". Azpeitiko udal gobernuaren ustez, hauxe da galdera horren erantzuna: duinagoa, aktiboagoa, iraunkorragoa, bizigarriagoa eta errotuagoa. Bost ezaugarri horiek iparrorratz gisa hartuta, eta

etxebizitza bulegoa

Astelehenean zabalduko dute haurren igeriketako ikastaroetan izena emateko epea

Astelehenean zabalduko dute haurren igeriketako ikastaroetan izena emateko epea

Azaroaren 27tik abenduaren 1era eman ahal izango da izena haurren igeriketako ikastaroetan. Urtarrilaren 8an hasi, eta martxoaren 22an amaituko dira ikastaroak. Gehiago irakurri
Igandera arte eman daiteke Kirol sarietarako botoa

Igandera arte eman daiteke Kirol sarietarako botoa

Abenduaren 16an banatuko dira aurtengo Kirol sariak. Hiru kategoria egongo dira: Urteko Kirolaria gizonezkoetan eta emakumezkoetan eta Urteko Boluntarioa. Kirol taldeek nahiz herritarrek egindako proposamenekin osatu dira hautagaien zerrendak, eta igandera arte eman daiteke botoa. Boto-ontzi bana dago kiroldegian eta igerilekuan, eta posta bidez ere eman daiteke botoa, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita. Gehiago irakurri
Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan izena emateko

Etxebiden izena emanda daudenek abenduaren 5era arteko epea dute Esklabetako zuzkidura-etxeetan izena emateko

Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Azpeitiko Esklabak komentu zaharrean gazteentzako 48 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozesua hasteko agindua. Izena emateko epea asteazken honetan (azaroak 22) hasiko da, eta abenduaren 5era arte egongo da zabalik. Kontuan hartu behar da dagoeneko Etxebideren alokairu-araubideko eskatzaileen erregistroan alta emanda daudenek bakarrik eman dezaketela izena Esklabetako zuzkidura-etxeetan. Gehiago irakurri
Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune  bizi bat osatzen

Hiru ikastetxeetako ikasleak, elkarrekin zumitzezko jolasgune bizi bat osatzen

Zumitzezko jolasgune bat osatzeko prozesuan murgildu dira Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko LH5 eta LH6 mailetako ikasleak. Loiolako bideko belardian kokatuko da, eta haurrek beraiek diseinatu eta erabakiko dute nolakoa izango den gunea; emaitzak bezainbesteko garrantzia izango du prozesuak berak. Gehiago irakurri
Jolasaren garrantziaz arituko dira azaroaren 23an

Jolasaren garrantziaz arituko dira azaroaren 23an

Azaroaren 23an, Jolasaren garrantzia haurtzaroan hitzaldia izango da Basazabal jauregian, 18:00etan. Jolasaren bueltan, hainbat gai landuko dituzte. Alde batetik, haurren komunikatzeko moduetako bat jolasa dela kontuan hartuz, haien bizitzetan zer leku izan behar duen azalduko dute. Bestetik, haurren egunerokotasunean jolasa zergatik den hain garrantzitsua kontatuko dute; horrez, gain, gurasoek haurren jolasean izan beharreko rolaz arituko dira. Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information