wrapper

Urriaren 7ko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2014ko URRIAREN 7an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko urriaren 7an, Udale-txeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabaki-tzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2014ko uztailaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Inmogrup-en izenean Jose Miguel Fernandez-en eskaerari obra baimena ema-tea, baldintzapean, Izarra eremurako 24 etxebizitzari zerbitzua emango dion igerile-kua egiteko.

3.- Etxe-Alai auzoa, 16ko jabekideen izenean Mertxe Astigarraga Ibarluzeri obra baimena ematea eraikuntza honetan igogai-lua jartzeko.

4.- Ioritz Igarataundi Arregiri obra baimena ematea Izarraitz auzoan dagoen Komunsoro baserriaren lurretan 600 m2ko hiru negutegi jartzeko.

5.- Iñaki Odria Larrañagari obra baimena ematea Odria auzoan dagoen Odria baserriaren lursailetan gaur egunean dagoen abeltegia handitzeko.

6.- Gipuzkoako Ur-Kontsortzioak ura-ren ziklo integralari dagokion kudeaketa-rako honako obra proiektuaren aurkezpena: Nuarbe FC sarea ordeztea.

7.- Ontzat eman da Nerea Sudupe Uria arkitektuak sinatu duen Foru pasealekua, 2ko eraikinaren ikuskaritza teknikoa.

8.- Leire eta Andoni Olaizola Artolari obra baimen baldintzatua ematea Enparan kalea, 38 behean kafetegi-taberna jartzeko lanak egiteko.

9.- Ibai-Eder Serreria S.L.ri udal baimena ematea Larrañaga eremuan bere jabe-tzako partzelan teilatu-estalki bat egiteko, bertan dituen egurrak lehortzeko baldintzak hobetzeko.

10.- Antton Artetxe Gonzalezi obra baimena ematea Loiola auzoan bere jabe-tzako lursailean duen nekazaritza jarduerari lotutako txabola handitzeko.

11.- Gaur egun Landetan dituen pabilioiak handitzeko, Glual enpresak egindako kontsultari, aldeko iritzia ematea.

12.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea