wrapper

Uztailaren 1eko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2014ko UZTAILAren 1ean HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko uztailaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabaki-tzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2014ko ekainaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Jaione Urrestilla Alberdik Jose Antonio Agirre plaza, 6 behean dagoen OSINAZPI kafetegian hainbat birgaitze lan egiteko udal baimena ematea.

3.- Elmubas Iberica S.L.ren izenean Jose Maria Bastida Loinazek eskatutako obra baimena ematea, Gerratxiki kalea 6an dagoen pabilioiko fatxada estali eta fatxa-daren altuera altxatzeko.

4.- Leire eta Andoni Olaizola Artolak, Enparan kalea 38 behean kafetegi-taberna ipintzeko aurkeztutako proiektuaren erans-kin bat eskatzea.

5.- Herriaren Gobernu Batzordeak jakin du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Ura-ren Ziklo Integralari dagokion kudeaketa-rako Kiruri Ponpaketa proiektuan jasotako lanak burutuko dituela Azpeitiko herrian.

6.- Herriaren Gobernu Batzarrak era-baki du, Arrite S.L.k Erdikale, 17-19an eraikiko duen eraikuntzaren altuera 14,50 metrokoa izatea.

7.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea