HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2014ko MAIATZAren 6an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2014ko maiatzaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-ze-rrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udal-burua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2014ko apirilaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Plaza Nagusiko azokaren teilatua eraberritzeko proiektua eta dagokion udal baimena onartzea.
3.- Burniker Machining S.L.k bultzatuta Anardi area, 4an dagoen pabilioian solairuarte bat egin eta bulego eta komunak egokitzeko alkatetzak apirilaren 10ean emandako obra baimena berrestea.
4.- ZELAIARAN E.Z.ren izenean Elixabet Egigureni obra baimena ematea Oñatz auzoa 178an, Zelaiaran baserriaren instalazioetan simaurtegiaren aldamenean bazka gordetzeko pabilioi bat eraikitzeko.
5.- Jose Luis Arangurenek Magdalena auzoko ermitaren gainkaldean dagoen bara-tza batean txabola bat eraikitzeko obra bai-menaren eskaera hurrengo bilerarako geldi-tu da.
6.- Goiko kalea, 10eko jabekideei erai-kuntza horretan igogailua jartzeko eskatu duten obra baimena ematea.
7.- Elosiaga auzoko Igartza baserria eraitsi eta berri bat egiterik dagoen jakiteko kontsultari erantzuna.
8.- Etxe-Alai auzoa, 17ko jabekideei eraikuntza horretan igogailua jartzeko eskatu duten obra-baimena ematea.
9.- Jose Luis Larrañagari Loiola auzoa nukleo, 19an dagoen "Turbina etxea" erai-kuntzaren eraiste lanetarako lizentzia ema-tea.
10.- Manuel Agirreri, Badiolegiko barrutian dagoen saletxeko teilatua eta pare-tak konpontzeko baimena ematea.
11.- Gipuzkoako Ur kontsortzioak uraren ziklo integralari dagokion kudeake-tarako obrak: "Landetan FC Hoditeria ordeztea" proiektuaren berri ematea.
12.- Ez dago galdera edota erregurik.