wrapper

Ekainaren 21eko Gobernu Batzordeko laburpena

Azpeitian, 2016ko ekainaren 21ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzordeak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2016ko maiatzaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Xabier Orbegozori gaur egungo Elosiaga auzoan dagoen ekialdeko Elosu baserria eraitsi eta metro batzuetara baserria berreraikitzeko baimena ematea.

3.- Saioa Alberdik egindako kontsultari erantzutea, Enparantza Nagusia 10-5. pisuan balkoia eraikitzeari buruzkoa.

4.- Industrias Ormola SALi lan baimena ematea "Basarte" 17 hirigintza eremuaren baitan, 5. zenbakia duen pabiloian "injekziorako moldeak" egiteko jarduera ipintzeko.

5.- Promociones Leku-Eder SAri "Esklabak-Iturzulo" 4.3 hirigintza azpieremuan 35 etxebizitza eraikitzeko lan baimena ematea.

6.- Aranzazu Eizagirrek egindako kontsultari erantzutea Olazabaltxoko baserriaren alboan ganaduarentzat ukuilua egiteari buruzkoa.

7.- Antonio Carmonak, Enparan kalea, 20an egindako obrari dagokion espedientea amaitutzat ematea.

8.- Koldo Jauregik, Urrestilla auzoko Arregi Baserria berreraikitzeari buruz egindako eskaeraren erantzuna atzeratzea.

9.- Saba Arriola SLren izenean Sonia Arriolari obra baimena ematea Jose Artetxe kalea, 21 behean, optika, optometria eta hainbat produktuen erakusketa eta salmentarako jarduera jartzeko.

10.- Urrestillako Kaletxiki 9 behean dagoen lokala Donostiako Gotzaindegiari erostea.

11.- Corrugados Azpeitia SL enpresaren egoera azaltzea.

12.- Lasaomendi SAk, Odria auzoan egindako lur betetzeari buruzko dokumentazio osagarria hurrengo bileran aztertuko da.

13.- Iraurgi Ikastetxeari lan baimena ematea Etxe-Alai auzoa, 18ko ikastetxearen jolaslekuan bost modulu jartzeko.

14.- Jose Artetxe kalea 4an Iraurgi ikastetxean zaharberritze obrak egiteko baimenaren gaia erabaki gabe gelditu da.

15.- Oroimen historikoari buruz hainbat berri ematea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea