wrapper

Maiatzaren 15eko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2O18KO MAIATZAREN 15EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2018ko maiatzaren 15ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohiko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2018ko apirilaren 10ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- AZPEITIA BERRITZEN S.A.ren izenean Iñaki Zabalaren Biainek egindako eskaera, erantsitako OINARRIZKO proiektuaren arabera, HAPO-ren “Arana Ingurunea” 4 HE eremuko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan –Plan Bereziaren baitan a.20.4.3.2 partzelan babes ofizialeko etxebizitzak eta a.20.4.3.3 partzelan- udal izaera duten etxebizitza tasatuak eraikitzeko obra baimena eskatzeko.

3.- Pedro Victor Usandizaga Irigoyenek egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Garate Anaiaren auzoa, 3ko balkoian irisgarritasuna bermatzeko plataforma bat jartzeko obra baimena eskatzeko.

4.- ANTZIBAR S.A.ren izenean Jon Arratibel Urangak egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Gerratxiki kalea, 1ean dagoen eraikuntza industriala eraisteko obra baimena eskatzeko.

5.- Udalaren gain dagoen Eskuzta etxea eraisteko proiektua onartzea eta hori exekutatzeko programa zehaztea.

6.- Maria Aranzazu Gurrutxaga Goenagak egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Enparan kalea 24-3 ezkerrean dagoen etxebizitza bitan banatzea eskatzeko obra baimena ematea.

7.- Larrañaga-Arzuaga familiaren izenean Juan Jose Larrañaga Arzuagak egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Izarraitz auzoa, 50ean dagoen Ozokua baserria berreraikitzeko obra baimena eskatzeko.

8.- Xabier Larrañaga Arzuagak egindako eskaera, erantsitako aurreproiektuaren arabera, Izarraitz auzoan dagoen Otzokua-zahar baserria -Otsokua baserriaren inguruan sortu den abelazkuntzako ustiakuntza berriaren ohiko etxebizitza bezala- berreraikitzeko obra baimena eskatzeko.

9.- LAGUN ONAK M.B.ren izenean Z Interioristak S.L.ren eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, Elizkale 21ean dagoen tabernan zenbait berrikuntza egiteko obra baimena eskatzeko.

10.- Urbitarte auzoa, 4ko jabekideen izenean, Izaskun Lizarralde Arregik egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera, eraikuntzaren fatxada birgaitzeko obra baimena eskatzeko.

11.- Plaza Nagusia, 8an dagoen OÑATZ taberna jarduerak duen sukaldea legeztatzeko tramitatu den prozeduraren ebazpena.

12.- Herriko eraikuntzen inspekzio teknikoak:
- Enparan kalea, 13an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Plaza Nagusia, 2an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Erdikale, 3an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Etxe Alai auzoa, 14an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Landeta kalea, 22an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Artzubia etorbidea, 28an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa
- Enparan kalea, 19an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Garate Anaiaren auzoa, 3an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Enparan kalea, 14an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Salbe auzoa, 4an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Garmendia auzoa, 13an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa
- Elizkale, 1ean dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Arana kalea, 14an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.
- Plaza Nagusia, 8an dagoen eraikuntzaren inspekzio teknikoa.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea