wrapper

Otsailaren 5eko Gobernu Batzordeko laburpena

GOBERNU BATZORDEAK 2019KO OTSAILAREN 5EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko otsailaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Gobernu Batzordea osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2019ko urtarrilaren 15eko bilkuraren akta onartzea.

2.- Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzari Esklabetako komentuan 48 zuzkidura bizitegiak eraikitzeko obra baimena ematea.

3.- Elmubas Iberica S.L.ren izenean Jose Mª Bastidari obra baimena ematea Gerratxiki kalea, 6an (Zubiola) eta Landeta etorbidea 21ean kokatutako eraikinen teilatuak eraberritzeko.

4.- Promociones Leku-Eder S.A.ren izenean Mikel Soraluce Elorzari lan baimena ematea Azpeitiko Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorreko “Arana Ingurunea” 4 H.E. Hirigintza eremuko 4.3 azpieremuko a.20.4.3.1 partzelan eraiki zen behin behineko garajea kentzeko.

5.- MENDIARAIZ SLri, Amue kalea, 7an egitura metalikoa eraiki eta kubritzeko eskatu duen baimena EZ ematea, kontuan izanik indarrean den planeamenduak ez duela aurkeztu den proposamena baimentzen.

6.- Inversiones Sectores Varios S.L.ren izenean Marcial Ucin Larrañagari Foru pasealekua 14an dagoen eraikinean eraberritze lanak egiteko baimena erabaki aurretik, Eusko Legebiltzarreko ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legearen 37. artikuluaren arabera, eskakizun hori jendaurrean jartzea 20 eguneko epean.

7.- Muno S.A.ren izenean Iñaki Soraluceri Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “Landeta” 18 H.E. eremuan 18.4 “Urbitatxo alde” azpieremurako industriarako pabiloi bat eraikitzeko Exekuzio Proiektuaren dokumentazio osagarria onartzea.

8.- Gipuzkoako Foru Aldundiari, Loiolako Ignazio etorbidea, 81-83 behean desgaitasuna duten pertsonentzat zuzkidura-etxebizitza moduluak egiteko obra baimena ematea.

9.- Magik English-i Loiolako Ignazio etorbidea 16-18 behean dagoen lokalean, ikastetxea jartzeko aurkeztu duen egitasmoa eta horretarako egin behar diren egokitzapen lanak baieztatzea.

10.- Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, Lasaomendi S.A. enpresari, Odria auzoan, betelan baten 1. fasea egiteko baimena eman diola jakinaraztea.

11.- Azpeitia Lantzen S.A.ri Done Jakue kalea 7ko eraikuntzari buruz egindako kontsulta erantzutea.

12.- Honako eraikuntzen inspekzio teknikoak aztertzea:

- Artzubia etorbidea, 18
- Siervas de Maria komentua
- Enparan kalea, 12
- Enparan kalea, 27
- Erdikale, 4
- Magdalena auzoa, 5
- Nuarbe auzoa, 26

13.- Aitor Bereziartua zinegotziak hitza hartu eta jakinarazi du Garate Anaiaren auzoan, Buztintzuriko errebalean zenbait urbanizazio lan egingo direla. Horrez gain, jakinarazi da herriko eremu ezberdinetan egin behar diren urbanizazio lanak exekutatzeko dagokion kontratazio espedientea tramitatu dela.

Azpeitia, 2019ko otsailaren 20a
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea