wrapper

Apirilak 2ko Gobernu Batzordeko laburpena

GOBERNU BATZORDEAK 2019KO APIRILAREN 2AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko apirilaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Gobernu Batzordea osatzen duten zinegotzi guztiak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2019ko martxoaren 14an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Oihana Aranguren Etxaniz-i obra baimena eman zaio Loiolako Ignazio etorbidea, 55ean atikoko D eta 2F etxebizitzak lotzeko.
3.- Izarraitz auzoa 50ean Otzokua baserriaren lur-sailean zegoen ukuilu-biltegia berreraikitzeko obra baimenaren tramitazioa: obra baimenaren erabakia atzeratu egiten da Gipuzkoako Foru Aldundiak dagokion txostena eman arte.
4.- Esther Laura Aramburu Garateri Goikokalea, 3 behean farmazia jarduera jartzeko beharrezkoak diren egokitzapen lanak egiteko obra baimena ematea.
5.- Inversiones Sectores Varios SLri baimena ematea Foru paseale-kua 14an kokatua dagoen eraikinean eraberritze eta mantentze lanak egiteko.
6.- Iosu Rezabal Arreguik Elizkalea 12, behean optika bat jartzeko aurkeztu duen aurre-komunikazio dokumentazioa onartzea.
7.- Azpeitia Berritzen SAri obra baimena ematea Done Jakue kalea, 7an dagoen partzelan etxebizitza babestuak eraikitzeko.
8.- Herriaren Gobernu Batzordeak aho batez Gipuzkoako Ur Kontsortzioak –Gipuzkoako Urak– aurkeztu duen “Abeta linea, tramo Badiolegitxo zatiaren berritzea” proiektua onartzea erabaki du.

Azpeitia, 2019ko apirilaren 11.
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea