wrapper

Ekainaren 2ko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2020ko EKAINAren 2an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA

Azpeitian, 2020ko ekainaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ez ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta osatzen duten zinegotzi denak bertan direla. 

Honako akordioak hartu dira: 

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2020ko maiatzaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Gordegune SLri hirigintza baimena ematea Landeta etorbidea, 38an dagoen pabiloiaren lehen solairuko 5. lokalean karabanentzako eta autokarabanentzako ibilgailuen gordegailu jarduera sailkatua jartzeko.

3.- Jose Ignacio Azpiazu Etxeberriari obra baimen baldintzatua ematea Egurtza-Goikoa baserriaren lursailean ukuilu-biltegi berria eraikitzeko.

4.- Corrugados enpresari hirigintza baimen baldintzatua ematea Errekalde kalea, 1eko pabiloi industrialdean dauden ekipoak eta makineria, desmuntatu, moztu eta garraiatzeko. 

5.- Iñaki Altuna Olaizolari obra baimena ematea Elosiaga auzoa 430ean dagoen Zabalegi baserria eraberritzeko. 

Azpeitia, 2020ko uztailaren 2a
UDALAREN IDAZKARIA

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea