wrapper

Azaroaren 3ko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2020ko AZAROAREN 3an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko azaroaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2020ko urriaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Urkizu Egur Zerrari, Landeta etorbidea 4an, Herriaren Gobernu Batzordeak 2015eko martxoaren 3an emandako udal baimena luzatzea.

3.- Loiola auzoan Eche-ondua izena duen lursailean dagoen eraikuntza legeztatzeko proiektua aurkezteko epearen luzapena onartzea.

4.- Lehendakariak jakinarazi du herriko industrien lurrak diagnostikatzeko helburuarekin prozedura bati hasiera eman zaiola.

 

Azpeitia, 2020ko azaroaren 16a
UDALAREN IDAZKARIA,

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea