wrapper

Abenduaren 1eko Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2020KO ABENDUAREN 1EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko abenduaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2020ko azaroaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Arrite SLk, Enparan kalea 12an etxebizitzak eraikitzeko aurkeztutako eskaerari buruz, hurrengo bilkuran hitz egingo da.

3.- Izarraitz auzoa, 72an dagoen Egurtza-behekoa baserriaren inguruan ukuilu bat eraikitzeko M. Encarnación Arriola Gainzak aurkeztu duen legeztatze proiektua onartzea.

4.- Azpeitia Berritzen SAk, Elizkale 28, 26 eta 24an etxebizitza tutelatuak eraikitzeko proposamena hurrengo bilkuran erabakiko da.

Azpeitia, 2021eko urtarrilaren 22a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea