wrapper

Abenduaren 2an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2021eko ABENDUAREN 2an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

 

Azpeitian, 2021eko abenduaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Bertan izan da Udalaren arkitektoa den Arturo Rivas Martin.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak - Herriaren Gobernu Batzordeak 2021eko urriaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Promociones Leku Eder S.A.ren izenean Mikel Soraluce Elorzal egindako eskaera onartzea, erantsitako exekuzio proiektuaren arabera, Esklabak-Iturzuloko azpieremuko A.20.4.3.4 partzelan 5 (2) eta 6 (1) zenbakia izango duten bizileku eraikuntza eraikitzeko (2021OHAN0013).

3.- ES Solidos Process Engineering S.Lk sustatuta, Badiolegitxo eremua 4ko pabilioian prozesu industrialetako ekipoak muntatu eta mihiztatzeko jarduerarako egokitze-lanak egiteko obra baimena ematea (2021joak0003).

4.- Eliz Kalea 1eko jabekideen izenean Asier Sudupe Hernandezek egindako eskaera, erantsitako proiektuaren arabera eraikuntza sendotzeko (Egitura eta Forjatua) lanak egiteko obra baimena ez ematea Foru Aldundiak eraikuntzari buruzko txostena eman arte (2021kotx0096).

                      Azpeitia,  2021eko abenduaren 23

                        UDALAREN IDAZKARIA,

                       Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea