wrapper

Otsailaren 1ean egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2022ko OTSAILAren 1ean HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko otsailaren 1ean, Udaletxeko bilkura areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2022ko urtarrilaren 11n egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- URKIZU EGUR ZERRAren izenean Jose Antonio Urkizu Astiazaranek aurkeztu duen eranskina onartzea, Landeta etorbidea 4an dagoen partzelan pabiloi industrial bat egiteko.

3.- “Esklabak-Iturzulo” 4.3ko 5 eta 6 portalen telekomunikazioen proiektua jasotzea.

4.- Ibai Eder Nekazal Kooperatibari obra baimena ematea Elosiaga auzoa 388an, animalientzako elikadurarako produktuen jarduera ematen den pabiloian, burdinazko egitura bat jartzeko.

5.- Amaia Uranga Etxebestek sustatuta Mauri baserriaren beheko solairuan etxebizitza berri bat egokitzeko egindako obrak legeztatzea.

6.- Herriaren Gobernu Batzordeak ontzat eman du Muebles y Maderas de Nueva Línea SLk egindako eskaera Urrestillako Olalden dagoen pabi-loiaren teilatuan instalazio fotovoltaikoa egiteko, Alkatetzak eskaera ebazteko.

Azpeitia, 2022ko otsailaren 14a


UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea