wrapper

Martxoaren 8an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2022ko MARTXOAren 8an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko martxoaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzordeak 2022ko otsailaren 1ean  egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Fundación Tecnalia Research and Innovation enpresari Anardi area, 5eko pabiloian (1. eraikuntza) autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua gauzatzeko baimena ematea.

3.- Fundación Tecnalia Research and Innovation enpresari Anardi area, 6ko pabiloian (2. eraikuntza) autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua gauzatzeko baimena ematea.

4.- Julen Etxeberria Suduperi obra baimena ematea Urrestilla auzoa, 237an dagoen Oianguren baserriaren zati bat eraberritu eta bigarren etxebizitza bat eraikitzeko.

5.- Olazko Amaren plaza, 1eko jabekideei, eraikuntza horretan, igogailua aldatzeko obra baimena ematea.

6.- Elizkale 1eko jabekideei eraikuntza honetan egitura eta forjatua eraberritzeko obra baimena ematea.

7.- Mirari Aranburu Peñari, Goiko kalea, 5 behean dagoen merkataritza establezimenduan (ZURICH aseguru etxea) obrak egiteko baimena ematea.

Azpeitia,  2022ko martxoaren 23a

 

UDALAREN IDAZKARIA

Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea