wrapper

Ekainaren 7an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK  2022KO EKAINAREN 7an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

 

Azpeitian, 2022ko ekainaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1. Herriaren Gobernu Batzarak 2022ko maiatzaren 3an egindako bilkulararen akta onartzea.

2. Azpeitia Berritzen S.A.-k sustatu duen elizkale 26-28 orubean bideratu den eraikitze-proiektuaren aldaketa onartzea.

3. Jon Larrañaga Argaiak, Izarraitz auzoko 50.ean dagoen Otzokua baserriko biltegian ikuilu bat ere sortzeko obra baimena onartzea.

4.Jose Francisco Antina Echanizek Azpeitiko Berrosueta-Torre-Goikoa eraberritzeko obra baimena onartzea.

5.Iker Alberdi Echanizek Odria auzoko 447n dagoen Bentatxo baserrian eraberritze lanak egiteko baimena onartzea.

6.Premietxeberri E.Z.-ren izenean Mª Rosario Aguirre Odriozolak Odria auzoko 448ko Premietxeberri baserrian dagoen pabilioiaren teilatua berritzeko obra baimena onartzea.

Ez dago galdera edo erregurik.

 

 Azpeitia,  2022ko ekainaren 7a

UDALAREN IDAZKARIA,

 

Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea