wrapper

Maiatzaren 3an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2022KO MAIATZAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko maiatzaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto na-gusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Al-korta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak ber-tan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1. Herriaren Gobernu Batzarrak 2022ko apirilaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- GFAren Mugokortasuneko eta Lurralde Antolaketako Depar-tamentuari baimena ematea Loiolako parkeko kantinako etxola eta komunak berritzeko.

3.- Arana kalea 1eko jabekideei obra baimena ematea eraikuntza-ko fatxadak birgaitzeko.

4.- Plaza Nagusia 10eko jabekideei obra baimena ematea, igogai-luaren geralekua beheko solairuaren mailan jartzeko.

5.- Jon Agirre Ecenarrori baimena ematea Iberotarren plaza 7 eraikineko 4. solairuko etxebizitza eta teilatu azpiko trastelekua lotzeko.

Azpeitia, 2022ko maiatzaren 19a
UDALAREN IDAZKARIA,

 

 

Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

 Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea