UDALBATZA OSOAK 2014KO URRIAREN 7AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2014ko urriaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Azpeitiko Udalak ekainaren 3an eta uztailaren 1ean egindako bilkuren aktak onartzea.
2.- 2015. ekitaldirako udal-zerga agintarauen aldaketa onartzea.
3.- Urola Erdiko Mankomunitatearen eta hura osatzen dituen udale-rrien arteko "Konpost guneak kudeatzeko lankidetza hitzarmena onartzea". Horrez gain konpost guneak kudeatzeko udal-agintarauaren berri ematea.
4.- Azpeitiko Zarata Mapari behin-betiko onarpena ematea.
5.- Azpeitiko ostalaritza eta aisialdi jarduerak dituzten establezi-menduak jartzeko udal-agintarauaren aldaketari haserako onarpena ematea.
6.- AGITAX taxien elkarteak 2015erako tarifen proposamena onartzea.
7.- Udalaren Plan Estrategikoaren baitan, euskara suspertzeko honako dirulaguntza zuzena arautzeko hitzarmenak: Hitza, Uztarria eta Erlo telebista.
8.- Udalaren aurrekontuan 4. kreditu aldaketa onartzea.
9.- Udalaren aurrekontuan eta euskara eta kirol patronatuetako aurrekontuetan alkatetzak 2014ko uztailaren 18an onartutako kreditu aldaketen berri ematea.
10.- Azpeitiko herrirako hondakin bilketa sistemaren proposamena onartzea.
11.- Alkatetzak 2013ko urrian, azaroan eta abenduan onartu zituen ebazpenen berri ematea.
12.- Ez dago galdera edo erregurik.