wrapper

2015eko martxoaren 3ko bilkura

UDALBATZA OSOAK 2015EKO MARTXOAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko martxoaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Azpeitiko Udalbatzak 2015eko otsailaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Ostalaritza eta aisialdiko jardueretan arituko diren establezi-menduak jartzea arautuko duten udal agintarauari behin betiko onarpena ematea.

3.- Azpeitiko herriko ekonomia sustatzeko diru-laguntza: 2015. ekitaldirako oinarriak eta deialdia bera onartzea.

4.- Azpeitiko herrian etxebizitzen alokairurako diru-laguntza: 2015. ekitaldirako oinarriak eta deialdia bera onartzea.
5.- Azpeitiko Udal Kiroldegiaren Patronatuan harrera, uretako sorospena, igeriko jarduerak, aerobika, mantenimenduzko gimnazia, muskula-zioa eta antzeko jarduera fisikoen zerbitzuak emateko kontratu aldatuaren berrespena.
6.- Martxoaren 8an ospatuko den "Emakumeen nazioarteko eguna"ren inguruko mozioa onartzea.
7.- Merkataritza Erregistratzaileei Erregistro Zibilaren kudeaketa ematen dion uztailaren 4ko 8/2014ko Errege Dekretu legearen aurkako mozioa onartzea.
8.- Azpeitiko Udalak euskara sustatzeko egiten ari den ahaleginaren aldeko mozioa onartzea.
9.- Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015. ekitaldian azpeitirako zituen inbertsioak Gipuzkoako Batzar Nagusiei onartzea eskatzeko mozioa.
10.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea