wrapper

Urriaren 1eko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2013KO URRIAREN 1EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2013ko urriaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zarrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:


1.- Udalbatza Osoak 2013ko uztailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Juana Jauregi Zendoia zinegotziaren errenuntzia onartzea.

3.- Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa onartzea.

4.- 2013ko aurrekontuan 4. kreditu aldaketa onartzea.

5.- Azpeitiko herrirako zarata mapa egingo dela kontu ematea.

6.- Kultur arloko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartzea.

7.- Festa arloko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartzea.

8.- Euskara suspertzeko diru-laguntzak arautzeko hitzarmenak.

9.- Gizarte bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko diru-laguntza oinarrien baitan, zehaztu diren herriko ikastegi/erakundeetan ikastaroak egiteko diru-laguntzak emateko erizpideak.

10.- 2014. urterako langileen jaiegunen egutegian Azpeitiko jai egunen berri ematea.

11.- 2013ko urtarrilean, otsailean eta martxoan emandako ebazpenen berri ematea.

 

12.- Eneko Ibarguren azpeitiarraren atxiloketaren aurrean Bildu taldearen mozioa.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea