wrapper

Martxoaren 6ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2018KO MARTXOAREN 6AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko martxoaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2018ko otsailaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Garmendia auzoa, 16, 17 eta 18an, bide eta espaloi publikotarako egin den lagapena onartzea.
3.- Azpeitiko Plangintza Orokorrean Landeta 18. zenbakia duen hirigintza eremuaren barruan 18.4 “Urbitatxo alde” azpieremurako kontzertazio hitzarmena onartzea, behin betiko izaeraz.
4.- Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Nagusiaren “Arana Ingurunea” 4 H.E. hirigintza eremuaren barruan dagoen Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuaren hirigintza garapena eta egikaritzea: Udalaren lurzoru ondare publikoa osatzen duten honako partzelak Azpeitia Berritzen S.A. merkataritza elkarteari eskualdatzea -a.20.4.3.3 eta a.20.4.3.2-.
5.- Martxoaren 8aren baitan Azpeitiko Udalak argitaratuko duen oharra.
6.- Azpeitiko jubilatu eta pentsionistek proposatuta, pentsio publiko duinen aldeko mozioa onartzea.
7.- Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2018ko martxoaren 13a
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Ministerio de Hacienda y Función Pública
Reg. Gral. de la Subdel. Gob. en Gipuzkoa

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea