Azpeitian, 2018ko ekainaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalaren lanpostu zerrendan zerbitzu orokorrak departamenturako balio anitzeko lehen mailako 4 ofizial hautatzeko oinarriak eta deialdia onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren eta Dendartean elkartearen arteko hitzarmena onartzea Azpeitiko merkataritza indartzeko.
3.- Azpeitiko Udalerrian ekonomia sustatzeko 2018ko diru-laguntzaren deialdia onartzea.
4.- Etxebizitzak alokatzeko 2018ko diru-laguntzen deialdia onartzea.
5.- Gure esku dago gizakateak aurkeztutako mozioa onartzea.
6.- Ez dago galdera eta erregurik.
Azpeitia, 2018ko ekainaren 29a
UDALAREN IDAZKARIA,