wrapper

Urriaren 2ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2018KO URRIAREN 2AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko urriaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2018ko irailaren 11n egindako bilkuraren aktak onartzea.
2.- Loiolako Santutegiaren inguruan dagoen parkearen mantenurako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmen berriaren onarpena.
3.- Azpeitiko Udalaren eta Bertan Azpeitiko merkatari elkartearen arteko hitzarmenaren aldaketa.
4.- Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren eta Azpeitiko udalaren eta Zestoako udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Urolako trazatu zaharreko oinezkoen bidea egiteko lanak finantzatzeko eta egikaritzeko, Lasaoko geltokiaren inguruan.
5.- 2019. ekitaldirako udal-zerga agintarauaren aldaketari hasierako onarpena ematea.
6.- Udalaren 2018. ekitaldirako aurrekontuan 4. kredituaren aldaketa onartzea.
7.- Azpeitiko Udalaren eta bere Erakunde Autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileei ezarri beharreko ordainsarien igoera onartzea.
8.- Estitxu Elduaien Uranga Ogasun eta Langileria Batzordeko lehendakari izendatzea Leire Goenaga Uzkudun amatasun bajan dagoen bitartean.
9.- Azpeitiko Sare herritarrak taldearen izenean Eneritz Mancisidor Altunak aurkeztutako mozioaren onarpena.

Azpeitia, 2018ko urriaren 31a
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea