wrapper

Azaroaren 6ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2018KO AZAROAREN 6AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko azaroaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa, lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko, Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi guztiak bertan direla.

Honako erabakiak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2018ko urriaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Onartu da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetzaren oinarriak ezartzea Azpeitiko Egibar baserrian dagoen “Ekoetxea Azpeitia” kudeatzeko, eta horren bidez, egiten diren ingurumen-hezkuntzaren arloko jarduerak egoki garatzeko 2018, 2019 eta 2020 urteetan.
3.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal-arautegiari hasierako onarpena ematea.
4.- 2017ko aurrekontuaren likidazio datuen arabera, Udalak egin beharreko Plan ekonomiko-finantzarioa komunikazio batekin ordeztu da.
5.- Urola Erdiko taxiaren araubide bereziko eremuan 2019. urterako taxi zerbitzuaren tarifak onartzea.
6.- Alkatetzak 2018ko urtarrilean eta otsailean emandako ebazpenen berri ematea.
7.- Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate ohiaren babes adierazpena atzeratu egin da.
8.- Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2018ko abenduaren 3a
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea