wrapper

Abenduaren 4ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2018KO ABENDUAREN 4AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2018ko abenduaren 4an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2018ko azaroaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- 2019. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
3.- 2019. ekitaldirako Udalaren Lanpostu zerrenda onartzea.
4.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.
5.- Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana eta Erakundearen Kudeaketa Plana behin behineko izaeraz onartzea (Azpeitiko Udala 2018-2022 Plangintzaldia).
6.- Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Azpeitiko Udalaren adierazpena.
7.- Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2019ko urtarrilaren 17a.
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea