UDALBATZA OSOAK 2019KO OTSAILAREN 5EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2019ko otsailaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko, Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bi ezik.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak 2019ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak emateko goragoko administrazioek egin duten hitzarmenetara atxikitzea.
3.- Azpeitiko Udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena onartzea 2019. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko.
4.- Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika bandaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzea.
5.- Gipuzkoako suhiltzaileen zerbitzua indartu eta lanpostu berriak sortzeko mozioa onartzea.
6.- Alkatetzak 2018ko martxoan eta apirilean emandako ebazpenen berri ematea.
7.- Ez dago galdera edo erregurik.
Azpeitia, 2019ko otsailaren 18a
UDALAREN IDAZKARIAK,
Olatz Eizaguirre Orbegozo