wrapper

Urriaren 15eko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2019KO URRIAREN 15EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko urriaren 15ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Azaroaren 10ean, igandea, Kongresurako eta Senaturako egingo diren hauteskundeak: hauteskunde mahaietako karguen zozketa.

2.- 2019ko urriaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.

3.- 2020. ekitaldirako udal-zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea.

4.- Euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako dirulaguntzak:
- Urola Kostako Hitza
- Uztartzen euskara elkartea -Uztarria-
- Erlo telebista

Azpeitia, 2019ko urriaren 21a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea