wrapper

Otsailaren 4ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2020KO OTSAILAREN 4AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko otsailaren 4an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizkan bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2020ko urtarrilaren 14an egindako bilkuraren akta onartu da.

2.- Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileei ezarri beharreko ordainsarien igoera onartu da.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta udalaren arteko lankidetzarako administrazio hitzarmena onartu da, droga toxikoak, sorgorgarriak eta substantzia psikotropikoak legez kanpo edukitzearekin eta bide publikoan kontsumitzearekin lotutako arau-haustea administratiboei buruzkoa.

4.- Aranzadi Zientzia Elkarteari dirulaguntza zuzena onartu da “Giza eskubideen urraketak Azpeitian eta azpeitiarren aurka, ikerketa eta zabalpena” egitasmoa modu gaurkotu eta diziplina anitzeko batean bultzatzeko.

5.- Alkatetzak 2019ko azaroan emandako ebazpenen berri eman da.

6.- San Martin egoitzako langileak proposatutako mozioa onartu da.

7.- Ez dago galdera edota erregurik.

Azpeitia, 2020ko otsailaren 27a
UDALAREN IDAZKARIA,

 Olatz Eizaguirre Orbegozo

 Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea