wrapper

Urriaren 8ko Udalbatza laburpena

UDALBATZA OSOAK 2020ko URRIAREN 8an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko urriaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2020ko irailaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2021. ekitaldirako uda-zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea.

3.- Udalaren 2020. aurrekontuko 5. kreditu aldaketa onartzea.

4.- Udalaren Etxez-etxeko laguntza eta Eguneko Zentroko zerbitzuak BIHARKO GIPUZKOA S.L. enpresa lizitatzaileari esleitzea.

5.- Azpeitia Berritzen S.A.k Esklabak-Iturzulo eremuan sustatu duen promozio publikoko eraikuntzari dagokion maileguaren aldaketa.

6.- Urola Erdiko taxiaren araubide bereziko eremuan 2021. urterako taxi zerbitzuaren tarifak onartzea.

7.- Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2020ko urriaren 30a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea