wrapper

Urtarrilaren 12ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2021eko URTARRILAREN 12an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko urtarrilaren 12an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2020ko abenduaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Udalaren informazioaren segurtasunerako politika onartzea.

3.- Ohiko luminariak Led luminariekin ordezkatzea eta telegestio eta fluxu-erregulazioko sistema berria ezartzea helburu duen kanpoko argiteria-instalazioen proiektua exekutatzeko konpromisoa hartzea.

4.- Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2021eko urtarrilaren 29a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea