wrapper

Uztailaren 6ko Udalbatzaren laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2021eko UZTAILAREN 6an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko uztailaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2021eko ekainaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- EJko ingurumen kalitatearen eta ekonomia zirkularraren zuzendaritzak Rugui Steel SLri hondaketa lanak egiteko emandako baimenaren berri ematea (Lurzoruaren kalitateari buruzko legea).

3.- Gipuzkoako Ur Kontsortzioari hirigintza lizentzia ematea Azpeitiko EDAR Badiolegin dagoen Urola Erdiko hondakin-uren egungo araztegian, erreaktore biologiko berri bat eraikitzeko.

4.- Inversiones Sectores Varios SLren izenean, Foru ibilbidea, 14 atzealdean dagoen pabiloian autokarabanentzako neguko parking-a antolatzeko egitasmoaren inguruan, hirigintza sailak emandako txostenean jasotzen diren baldintza guztiak bete beharko dira behin behineko jarduera jartzeko.

5.- Nicolas Egaña Agirrezabalek sustatuta, Plaza Nagusia 8 behean dagoen ostalaritzako lokalaren atzealdeko patioan iadanik egindako eraikuntza legeztatzeko proiektu teknikoa exekutatzeko hiru hilabeteko epe berria ematea.

6.- Elmubas Iberica SLri obra baimena ematea aurkeztu duen Oinarrizko proiektuan jasotako bigarren faseko lanak egikaritzeko.

7.- Arrite SLri, Enparan kalea, 12ko orubean 16 etxebizitza eta apartamentuak eraikitzeko lanetarako aurkeztu duen exekuzio proiektua onartzea.

Azpeitia, 2021eko uztailaren 20a
UDALAREN IDAZKARIA,

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea