wrapper

Azaroaren 2ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2021eko azaroaren 2an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko azaroaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2021eko urriaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren hasierako onarpena onartzea.
3.- Argitax-ek proposatuta 2022 urterako Urola Erdiko Taxi Zerbitzuaren tarifak onartzea.
4.- GFA eta Eudel Elkartearen arteko lankidetzarako esparru hitzarmenera atxiki, eta Izfe SA eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, udalaren informatika zerbitzuak zehaztea helburu duena.
5.- Alkatetzak 2021eko apirilean eta maiatzean emandako Ebazpenen berri eman da.

Azpeitia, 2021eko azaroaren 2an.
UDALAREN IDAZKARIA,

 Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea