HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2022KO APIRILAREN 5EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2022ko apirilaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagu-sian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Arkaitz Lizarralde Agirrek exekuzio proiektua aurkeztu du Orkazagirre baserriko lursailetan txerriak aire zabalean gizentzeko ustiapena jartzeko.
3.- Garmendia auzoa 14ko jabekideei obra baimena ematea eraikuntza honetan gas naturalaren instalazioa egiteko.
4.- Urrestillako Kalebarrena 25eko jabekideei obra baimena ematea eraikinaren teilatua eraberritzeko.
5.- Ioritz Igarataundi Arregiri obra baimena ematea Komunsoro baserriaren lurretan daukan ukuilua handitzeko.
Ez dago galdera edo erregurik.
Azpeitia, 2022ko apirilaren 25a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo