wrapper

Maiatzaren 3an egindako Gobernu Batzordearen laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2022KO MAIATZAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA

Azpeitian, 2022ko maiatzaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1. Herriaren Gobernu Batzarrak 2022ko apirilaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- GFAren Mugokortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari baimena ematea Loiolako parkeko kantinako etxola eta komunak berritzeko.

3.- Arana kalea 1eko jabekideei obra baimena ematea eraikuntzako fatxadak birgaitzeko.

4.- Plaza Nagusia 10eko jabekideei obra baimena ematea, igogailuaren geralekua beheko solairuaren mailan jartzeko.

5.- Jon Agirre Ecenarrori baimena ematea Iberotarren plaza 7 eraikineko 4. solairuko etxebizitza eta teilatu azpiko trastelekua lotzeko.

Azpeitia, 2022ko maiatzaren 19a

 

UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea