wrapper

Irailaren 22ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK - 2022ko irailaren 22an HARTUTAKO ERABA-KIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko irailaren 22an, Udaletxeko bilkura-areto nagu-sian elkartu da Udalbatza Osoa - Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo dei-aldian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabaki-tzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zi-negotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

12- Teknologia Jasangarrien aldeko Urola Aktiboa Ekologistak Martxan taldeak 5Gren hedatzeari buruz luzatutako mozioa ez onartzea.

1- Udalbatzak 2022ko ekainaren 6an eta 2022ko uztailaren 1ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2- Azpeitiko Ekindar Kooperatiba Elkarteak sustatutako “ Eguzki instalazio fotovoltaiko bat ezartzeko Plan Berezia” behin betiko onartzea.

3- Tokiko Ekintza Jasangarria eta Tokiko 2030 Agenda Euskadin Bultzatzeko Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen berriztape-na eginez, Alkatetzak 2022ko maiatzaren 5ean emandako ebazpena berrestea.

4- 2022ko Udal aurrekontuan Kreditu aldaketa onartzea.

5.- Alkatetzak 2022ko uztailaren 12an emandako ebazpenaren be-rri ematea. (Udal aurrekontuan 2022-KALD-0000007-00 zenbakia duen kredi-tu aldaketa onartzea).

6.- Hirilurren Balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren kudeake-ta eta bilketarako informazioa partekatzeko Udalaren eta GFAren arteko hi-tzarmena onartzea.

7.- Borondatezko erretiro aurreratuaren gaineko sariak bertan be-hera uztea onartzea.

8.- Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa: Az-peitiko herrian beharrezkoak diren Gizarte Zerbitzuak bideratzeko helburua duen laguntza zuzena ematea.

9.- Udal Kirol Patronatuaren hainbat kirol harrera eta mantenu zerbitzuak kontratatzea: 1.Lotearen Esleipena.

10.- 2023rako jaieguna berrestea.

11.- Alkatetzak 2022ko otsailean eta martxoan emandako ebaz-penen berri ematea.

Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2022ko azaroaren 2a
UDALAREN IDAZKARIA,

 

Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

Laburpena

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea