wrapper

Abenduaren 13ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2022ko ABENDUAREN 13an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko abenduaren 13an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2022eko irailaren 22an eta 2022ko azaroaren 8an egindako aktak onartzea.

2.- 2023. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.-  Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari dagokion AU4 “Arana Ingurunea” gune urbanistikoan, 4.3 Esklabak-Iturzulo azpieremuan, Plan Bereziaren a.20.4.3.3 partzelan -1 eta 2 portaletan- eraikiko diren 28 etxebizitza tasatu eta euren gehigarrientzat -garaje eta trastelekuak- Araubide Bereziko Udal etxebizitza tasatuen BEHIN BETIKO KALIFIKAZIOA onartzea

4.- Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen baitan, Azpeitiko Udalak izapidetu behar duen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietatik eratorritako merezimendu-lehiaketako sistemaren bidezko egonkortze-prozesuaren kudeaketa materiala Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantza Departamentuari gomendatzea helburu duen HITZARMENA onartzea.

5.- Udal Zerga Agintarauan zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea aldatzeari hasierako onarpena ematea.

6.- Azpeitiko Udalaren Iruzurraren aurkako Batzordeak proposatu duen Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko Iruzurra, Ustelkeria eta Interes-gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko mekanismo plana onartzea.

7.- Azpeitiko Udalak BIHARKO GIPUZKOA S.L. (B20643045) enpresarekin  Etxez etxeko laguntza eta Eguneko Zentro zerbitzuak emateko duen kontratu administratiboa urte betez luzatzea, 2022ko abenduaren 1etik aurrera.

8.- UDALAREN eta EKINDAR Koop Elk. Erakundearen arteko lankidetza-hitzarmena onartzea,  Azpeitian Energia-trantsizioa sustatzeko, energia komunitate herritar bat sortuz eta garatuz.

9.- Alkatetzak 2022ko azaroaren 21ean onartu zuen kreditu aldaketaren berri ematea.

10.- Alkatetzak 2022ko urriaren 20an emandako Eskuordetza Bereziaren berri ematea.

11.- Alkatetzak 2022ko ekainean emandako ebazpenen berri ematea.

12.- Ez da egon galde edo erregurik.

 

Azpeitia, 2023ko urtarrilaren  23a

UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea