wrapper

Azaroaren 8-ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2022ko AZAROAREN 8an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

 Azpeitian, 2022ko azaroaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bi ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2022eko irailaren 22an eta 2022ko urriaren 4an egindako aktak onartzea.

2.-  Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde publikoen lanpostu-zerrendaren aldaketa onartzea

3.-  Azpeitiko udalaren (liberatuak dauden karguak barne) eta bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileen ordainsaria gehitzea,2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginkortasunarekin; hau da, 2021eko abenduaren 31n indarrean zirenekiko %1,5eko gehikuntza osagarria.

4.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren 2022ko aurrekontu propioaren barruan 1 zenbakia duen kreditu aldaketa espedienteari hasierako onarpena ematea.

5.-  AGITAX-ek 2023. ekitaldirako Urola Erdiko Erregimen Bereziko Zonalderako proposatutako taxi-zerbitzuaren tarifak onartzea

6.- Eragin linguistikoari buruzko udal-agintarauari hasierako onarpena ematea

7.- Telelanari dagokion udal-agintarauari hasierako onarpena ematea.

8.- Alkatetzak 2022ko apirilean eta maiatzean emandako Ebazpenen berri ematea.

Mozioa:

9.- Osakidetzako Herrietako Anbulategien itxieraren aurkako eta Osasun publikoa indartzeko EHBilduk aurkeztutako mozioa onartzea.

                      Azpeitia, 2022ko abenduaren 30a

                        UDALAREN IDAZKARIA,

                           Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea